Komikia 25 × 32 cm, 112 pages
euskara language
Published by Harriet Ediciones.
Komikia 25 × 32 cm, 112 pages
euskara language
Published by Harriet Ediciones.
1898 Gallartako meatze-herritik hurre, neskato baten gorpua agertu da ikatz-zaku baten barruan. Bestalde, Niko, Pablito eta Lina haurrek meatze-herritik Portugaleteko herrira ihes egin dute. Bertan dabiltzala, Pablitok istripu larri bat izango du eta, horrekin batera, bere arreba Lina txikia, lau urtekoa, desagertu egingo da. Handik hamabost urtera, Pablo Saenz (Pablito) atezain lanetan ari da Trianoko Meatze-ospitalean. Bere tarte libreetan “Ikazkina” ezizeneko hiltzailearen bila saiatzen da, obsesiboki. Ezizen horixe jarri diote, biktimen gorpuak —neskatilak beti denak—, ikatz-zakuetan agertzen direlako. Pablitok, berriz, bere arreba desagertu izanaren erantzule egiten du “Ikazkina”. Hala ere, Pablitoren bizitza irauli egingo da Jazinta ospitalera iristen denean. Erizain gazte sutsua da Jazinta, Gonzalo Urizarren alaba, meategien jabe aberatsetako bat. Jazintak bat egingo du Pablitoren ikerketarekin, elkarrekiko erakarpena piztu arte.